2008/11/24

MENOIOKO IPUIN KONTALARI



Kaixo, bidaltzen dizkizuet atzoko ekintzako argazkiak. Beti bezala, Azaroaren bukaeran Menoion elkartu ginen Aiarako zenbait lagun, hain zuzen ere 30 ume eta 20 guraso. Iragarritako lur korta ipuin kontalariak azken orduan ezin izan zuen etorri "AURORITA BETI POLITA" eskaintzera, eta bere ordez Ines Bengoa ipuin kontalaria etorri zitzaigun Lizarratik.




Inesek gure umeak buru belarri murgildu zituen ipuinetan. Gero betiko ohitura mantenduz umeentzako askaria egin genuen, eta horren ondoren, eskulan - Tailerra: oso liburuxka polita egin zuten ummek, gurasoen laguntzaz. Eguraldia ere portatu zen, euriak umeak kanpoan egoteko atsedena eman zigun.




Oraingoan etorri ez zaretenok animatu zaitezte hurrengoan parte hartzera, eta guztietara etortzen zaretenok segi horrela, gure umeek eta guk eskertzen dugu, giro polita sortzen delako eta, bide batez, Aiarako Herri asko esagutzen ditugu.

Etxaurren Ikastolako dantzariak