2010/05/26

Eskola kirola 09-10



57 gazte-mendizaleek, 7 begiraleen laguntzaz parte hartu zuten igandean bigarren urtez antolatutako 2009-2010eko Eskola Kirolak Mendi Ibilaldien azkeneneko irteeran.
Aurtengo honetan 10 ibilaldi burutu dituzte: Montenegro (692m, Artziniega), Ganalto (900m, Domaikia-Aperregi), Armikelo 888m (Domaikia-Apodaka), Urieta (1118m, Anguloko Portua), Nerbioiko jauzia (Delika), Arrigorrista (1151m, Egileor-Opakuako portua), Arangatxa (923m, Andagoia) , Oketa (1.31m Ubide-Etxaurren), Puroneko Haitzartea (Lalastra-Herran-Lalastra), eta Txarlazo(927m Tertanga-La Choza-ko askaldegia) mendietan murgildu dira aurten 48 urte betetzen dituen mendi talde honen harrobiko gazteek.
Irteera Tertangan hasi eta Txarlazora igo ostean, La Choza-ko askaldegian amaitu zen, Lendoñoruntz doan errepidean. Bertan txorizo, txingarra,odolki eta txistorra parrilada eginez bazkaldu zuten partaideek. Azkenik, kurtsoari amaiera emanez, gazteek diploma eta kamisetak jaso zituzten oroigarri moduan.
Orokorrean jarduera baloratuz, nahiz eta kurtso honetan zehar eguraldi txarreko hainbat egunetan ibili izan, planteatutako 10 ibilaldietatik, 8tan tontorretara heldu ziren. Partaidetzari dagokionez, oso arrakastatsua izan da, batazbesteko partaidetza 42 gazteena izanda. Kontuan izanik partaideetako askok bestelako kiroletan, musikan eta atzerritako hizkuntzak ikasten dabiltzala antolatzaileek positiboki baloratzen dute askoren interesa. Aresketa Ikastola, Etxaurren Ikastola, Virgen Niña, Zaraobe eta Lucas Rey ikastetxetako ikasleek parte hartu dute ibilaldietan, elkarrekin primeran erlazionatuz.
Antolatzaileek eskerrak luzatu diete jarduera hau burutzea posible egin duten Arabako Foru Aldundiko Eskola Kirola arduradunei, Arabako Mendizale Federazioari, Aresketa Ikastola, Etxaurren Ikastola eta Virgen Niña ikastetxetako arduradunei.
Hurrengo urteei begira, orain arte aritutako begiraleen bestelako betebeharrak kontuan izanda eta zenbait partaideen jarrera desatsegina dela eta, ezin daiteke zehaztu urrian berriro gazteri guztiarekin mendira joango direnik. Begiraleon motibazioa bi urte hauetan partaide gutxi batzuengatik asko gutxitu izan da, horregatik aldaketa zorrotzak eman beharko dira jarduera errepikatu ahal izateko.

2010/05/05

San Prudentzio Argazkiak


http://www.flickr.com/photos/etxaurrenikastola

AURRERA ETA ESKERRIK ASKO

(uno de los turnos realizados)

¡Otro año más! ¡y ya van 35!. Sí , 35 años tiene nuestra ikastola y hará cerca de 20 que las madres y padres de Etxaurren ikastola nos juntamos para montar la txosna de San Prudencio. Cuanto trabajo, esfuerzo, risas y buen ambiente, para sacar algo de dinero con que paliar gastos en la educación de nuestr@s hij@s, y aunque hoy día pocos centros publicos realizan actividades de este tipo, nos sentimos orgullos@s de mantener una tradición que nació cuando
nuestra ikastola era privada y la colaboración de todos era más que imprescindible. Y porque cremos en la cooperación , en la solidaridad y en el grupo, seguimos con ello, para que nuestros hijos e hijas vean que hacer cosas por la comunidad es bueno y que además de favorecernos economicamente hace que nos lo pasamos bien. ¡Felicidades a todos y todas las currelas de la txosna por que os lo mereceis! AUPA ETXAURREN IKASTOLA
Nota: En la foto somos todos los que estamos pero no estamos todas/os los que somos: faltan los chicos de la gaupasa del viernes, las chicas de Luiando, los montadores y desmontadores de txosna, las/los encargados de los pintxos, txikitos,y marianitos mañaneros y los/las preparadores de bocatas de la tarde.
Beste urte bat eta jada 35 dira! Eta ea 20 ikastolako gurasook txosna antolatzen dugula. Zelako lana, ahalegina, barreak eta giro ederra, diru apurra lortzeko, gure seme alabeen irakaskuntzak sortzen dituen zenbait gastuei aurre egiteko. Gaur egun oso eskola publiko gutxik egiten dituzte horrelako lanak baina gu harro sentitzen gara, gure ikastola pribatua zenean honelako tradizioarekin jaraitzeagatik, lehen ezinbestekoa zen honelakorik egitea, diru iturririk ez zegoelako, baina gaur egun oso interesgarria iruditzen xzaigu gure seme alabek ikustea , elkarkidetza, solidaritatea etataldea bera oso ona dela denon arteko ekintzak aurrera ateratzeko, eta bide batez ekonomikoki, zein giro polita lortzeko ere ona dela. Zorional txosnan lan egiten duzuen guztioi, merezi du! AUPA ETXAURREN IKASTOLA!!
Oharra: argazkian agertzen garen guztiak gara, baina ez gaude garen guztiak: ostiraleko gaupasa egin zuten mutilak falta dira, Luiandoko neskak, txosna jarri eta kendu zuntean, goizetan pintxoak, basoerdiak eta marianitoak jartzen ibili zirenak eta arratsaldeko txandetan ibili zirenak.

Etxaurren Ikastolako dantzariak