2011/02/21

KROSS ETXAURREN XXI 150 PARTE HARTZAILE ETA GIRO EZIN HOBEA ETXAURREN IKASTOLAKO KROSEAN

Otsailaren 20an Etxaurren Ikastolako Krosaren edizio berri bat izan zen, eta ohikoa denez, parte hartzaile kopuru handia izateaz gain, giro ezin hobean ospatu zen kirol proba.
Guztira 150 korrikalarik hartu zuen parte, adin tarte ezberdinetan.Gure geletako txikiek ere zapatillak jantzi eta korrika egiteari ekin zioten kirolarekiko duten zaletasuna erakutsiz.
Tradizioa jarraituz, gurasoen elkarteak Arabako finala izan zen proba honen antolakuntzan jardun zuen buru belarri aurreko hilabeteetatik, eta emaitzak ezin hobeak izan ziren. Aurten, eguraldia lagun izan genuen, eta ehunka lagun bildu zen ikastolako inguruko zelaietan. Txosna ere zabaldu genuen giroa alaitzeko eta eguraldi txarra izatekotan aterpetxo bat izateko, eta eguerdi partean anaitasunezko bazkarian ikastolako gaurko eta atzoko ikasleek eta gurasoek elkarrekin gozatzeko aukera izan genuen.
Mila esker eta zorionak denoi, kirola bultzatu eta egun pasa ederra lortu dugulako beste behin ere.





2011/02/18

Etxaurren Ikastola Hockey Taldeak garaipen erraza lortu zuen Laudioko Hockey Eskolaren aurka




Pasa den igandean, otsailaren 13an, jokatu zen goizeko 11:30etan Etxaurren Ikastolako zelaian Arabako Txapelketaren alebin mailako partidua Etxaurren Ikastola H.T. eta Laudioko H.E.ren artean.

Beraien arteko aurreko partiduetan bi gararaipen eta berdinketa bat lortu ondoren, igandeko partiduan aiarakoak erraz lortu zuten garaipena, bost eta zeroko emaitza lortuz.


Lehenengo laurdenenan laudiokoak hobeto aritu ziren. Pilotaren jabeak izanda, aukera ugari izan zituzten, baina Etxaurren Ikastolako atera hurbildu arren, ez zuten golik lortu, Koldo Bergazek, Etxaurren Ikastolako atezainak, Maialen Solaunek, Jon Fonbellidak eta Julen Nacarinok egin zituzten jaurtiketa guztiak gelditu baitzituen.

Bigarren laurdenetik aurrera partidua aldatzen hasi zen. Jokaldi batean, laudiokoek pilota galdu zuten zelai erdian, eta Jon Garmillak eta Oier Zaldibarrek egindako jokaldiarekin Aitor Larrinagak egin zuen lehenengo gola (horrez gain, berak izan zen patiduko golegile nagusia eta bakarra, bostak egiten). Bigarren gola, laurdena bukatu baino lehen lortu zuten, horregatik lehenengo zatia bi eta zeroko emaitzarekin amaitu zen.

Hirugarren laurdenenan, laudiokoek ezin izan zuten aiarakoen erasoak gelditu, Peru Hernandok, Nerea Mendibilek eta Joseba Campok laudioko defentsan lan paregabea egina ere, Etxaurren Ikastolak beste bi gol sartu zuen laudioarren atean.

Azken laurdenean, laudiokoak golak lortzen saiatu ziren, baina Iker Arrazuria, bigarren aldiko atezaina, eta Urtzi Moral, defentsa, bikain aritu ziren Ion Fonbellidaren jaurtiketak eta Ander Pablos eta Galder Calaviaren jokaldiak gelditzeko. Horrela, zelai erdian galdutako beste pilota bat aprobetxatu zuten aiarakoak bostgarren gola lortzeko.





2011/02/13

XXI ETXAURREN KROSSA


Otsailaren 20an, igandea, ikastolako guraso elkarteak Krossa antolatu du. Gauza guztiak prest egon daitezen, bezperan, arratsal-deko 15:30ean: zirkui-tua markatu, hesiak ipini, txosnarako erosketak egin........
Krossa egiten den egunean bertan ere, badira zereginak: umeei edariak eskaini, dortsalak banatu, zirkuitua kendu.
Giro onean aritzen gara beti eta nahi dugu aurten zeuk ere parte hartzea. Gero, ondo bukatzeko, bazkaria egingo dugu: denon artean prestatu eta ordainduko dugu, eta oso ondo pasatuko dugu, ziur.
Eman zuen izena beheko paperean idatzita, markatuz zertan esku hartu nahi duzun eta eman Eduri
(Otsailaren 15a, azken eguna).

El dia 20 de Febrero, domingo, la asociacion de madres/padres organiza la XXI edición del Kross de Etxaurren.
Nos juntaremos la vispera el dia 19 de Febrero a las 15:30 para varios preparativos. También el dia del Cross hay tareas: servir bebidas, repartir dorsales, etc.
Siempre ha habido muy buen ambiente y te pedimos que este año participes tú también en esta actividad. Para finalizar, nos podemos quedar a comer, se prepara y se paga entre todos/as y habra bonita sobremesa.
Da tu nombre en el apartado en el que quiera participar y entrégale el papel a Edu (último día el 15 de Febrero, martes).

2011/02/04

MATRIKULATZEKO EPEA / PERIODO DE MATRICULACION


OTSAILAREN 1etik 10era
DEL 1 AL 10 DE FEBRERO

LEHEN ETA HAUR HEZKUNTZA ZENTRU PUBLIKOA.
Osoko hesiketa 0 urtetik 12 urtera.
Badira hogeita bostt urte gehiagoa Etxaurren Ikastolak Aiara bailarako umeen hezitaren ardura bere gain hartu zuela.
Gure Esperientziak eta jardunak hezkuntza-eskaintza osoa eta aurrerakaia. 0 urtetik 12 urtera ahalbideratzen dute umeak bere garapenerako ingurune egokiena edukiz

CENTRO PUBLICO DE EDUCACION INFANTIL Y PRIMARIA
En la Ikastola Etxaurren venimos formando a los y las niños/as ayaleses/as desde hace mas de 25 años.
Nuestra experiencia y dedicación nos permite ofrecer una oferta educativa completa y avanzada desde los 0 años hasta los 12, y en euskera donde cada niño/a encuentra el entorno ideal para su desarrollo integral.

ETXAURREN IKASTOLA
Ibaguen, 1 01478 Zuhatza-Aiara-Araba
t 945 399287
email 010165aa@hezkuntza.net
web http://www.etxaurrenikastola.org/

Etxaurren Ikastolako dantzariak