2009/05/06

PRUDENTZIO DEUNEKO FESTA


Prudentzio deuneko festak heldu dira, gogoz hartu ditugu, baina berriro ere euria eta hotzarekin ailegatu zaizkigu. Ez zaigu inporta! ohituta gaudelako eta horregatik ETXAURREN IKASTOLAKO gurasook Arespalditzan gure txosna dotore eta alai montatu dugu udaberriko festa hauei ongi etorria emateko asmoz. Ostiralean txupinazorekin lehenengo tantak erori ziren, baina gure Etxaurren ikastolako dantzariak ateratzean ura desagertu zen; 1. berbenari ekin genion eta onak izan garenez, zeruak ez zigun euririk bidali. Baina toki guztietako festetan egoten gustatzen zaigunez larunbatean Menoioko Markos deuneko ospakizunean ere azaldu ginen.Ongi etorri festa guztioi !


Etxaurren Ikastolako dantzariak