2009/04/06

KORRIKA16 AIARA


Berriro ere KORRIKA AIARA aldera heldu da, eta Aiarako Etxaurren ikastolakook korrika egin genuen apirilaren 1ean, Luiaondotik pasatu zenean. Egun horretan ikastolako ume guztiak, 2 urtekoak ere bai, autobusez joan ziren Luiaondoraino eta bakoitza bere KORRIKA -PETOZ jantzita euskararen aldeko lasterketan parte hartu zuten, horiekin batera irakasleak, gurasoak eta herritarrek txiki guztiak lagundu zituzten.Apirilaren 5ean Etxaurren ikastolako guraso batzuk Gasteizenaino joan ziren seme alabekin Korrikaren bukaerako kilometroak ere dastatzera. Giro polita eta agurra atsegina ospatu ondoren hurrengora arte geratzen gara.

Etxaurren Ikastolako dantzariak