2009/02/12

ETXAURREN KROSSA 2009




Otsailaren 8an ETXAURREN ikastolako Krossa egin zen Ibaguenen. Proba hau Arabako Atletismo Federazioaren egutegian sartuta egoten da eta aurten Arabako Finala tokatu zitzaigun! Ikastolako IGEk (guraso elkartea) antolatu zuen eta gazte eta ume pilo batek parte hartu zuen. Gurasoen presentzia ere handia izen zen: batzuk txosnan lanean, besteak zirkuituan, megafonian, beste batzuk umeak animatzen... Dena jaso eta gero, bazkari eder batean elkartu ginen guztiok eta egindako lanak merezi izan zuela argi geratu zen.

Azpimarratu behar da, ongi azpimarratu ere, lasterketetan parte hartu zutenen ahalegina, batez ere eguraldia ezin txarragoa izan genuelako: bezperako elur guztia urtuta, ur pila bat egon zen zirkuitu osoan; izugarrizko hotza, haizea, euria... eta froga berezia zenez, parte hartzaileek metro dezente egin behar izan zituzten kategoria guztietan. Batzuk entrenatuta etortzen dira, arropa eta oinetako egokiekin baina gure ikastolakook haiekin batera lehiatu ginen, eta ez genuen txarto bukatu! Argazki batzuk ikusi ahal dituzue, eta ea hurrengo urtean askoz gehiagok parte hartzen dugun!

No hay comentarios:

Etxaurren Ikastolako dantzariak