57 gazte-mendizaleek, 7 begiraleen laguntzaz parte hartu zuten igandean bigarren urtez antolatutako 2009-2010eko Eskola Kirolak Mendi Ibilaldien azkeneneko irteeran.
Aurtengo honetan 10 ibilaldi burutu dituzte: Montenegro (692m, Artziniega), Ganalto (900m, Domaikia-Aperregi), Armikelo 888m (Domaikia-Apodaka), Urieta (1118m, Anguloko Portua), Nerbioiko jauzia (Delika), Arrigorrista (1151m, Egileor-Opakuako portua), Arangatxa (923m, Andagoia) , Oketa (1.31m Ubide-Etxaurren), Puroneko Haitzartea (Lalastra-Herran-Lalastra), eta Txarlazo(927m Tertanga-La Choza-ko askaldegia) mendietan murgildu dira aurten 48 urte betetzen dituen mendi talde honen harrobiko gazteek.
Irteera Tertangan hasi eta Txarlazora igo ostean, La Choza-ko askaldegian amaitu zen, Lendoñoruntz doan errepidean. Bertan txorizo, txingarra,odolki eta txistorra parrilada eginez bazkaldu zuten partaideek. Azkenik, kurtsoari amaiera emanez, gazteek diploma eta kamisetak jaso zituzten oroigarri moduan.
Orokorrean jarduera baloratuz, nahiz eta kurtso honetan zehar eguraldi txarreko hainbat egunetan ibili izan, planteatutako 10 ibilaldietatik, 8tan tontorretara heldu ziren. Partaidetzari dagokionez, oso arrakastatsua izan da, batazbesteko partaidetza 42 gazteena izanda. Kontuan izanik partaideetako askok bestelako kiroletan, musikan eta atzerritako hizkuntzak ikasten dabiltzala antolatzaileek positiboki baloratzen dute askoren interesa. Aresketa Ikastola, Etxaurren Ikastola, Virgen Niña, Zaraobe eta Lucas Rey ikastetxetako ikasleek parte hartu dute ibilaldietan, elkarrekin primeran erlazionatuz.
Antolatzaileek eskerrak luzatu diete jarduera hau burutzea posible egin duten Arabako Foru Aldundiko Eskola Kirola arduradunei, Arabako Mendizale Federazioari, Aresketa Ikastola, Etxaurren Ikastola eta Virgen Niña ikastetxetako arduradunei.
Hurrengo urteei begira, orain arte aritutako begiraleen bestelako betebeharrak kontuan izanda eta zenbait partaideen jarrera desatsegina dela eta, ezin daiteke zehaztu urrian berriro gazteri guztiarekin mendira joango direnik. Begiraleon motibazioa bi urte hauetan partaide gutxi batzuengatik asko gutxitu izan da, horregatik aldaketa zorrotzak eman beharko dira jarduera errepikatu ahal izateko.
No hay comentarios:
Publicar un comentario