Udako geldialdiaren ondoren, Aiarako Hogeitalau Euskara Elkarteak , ongi etorria eman dio ikasturte berriari energiaz beteta. Aurreko urteetako ildoari jarraituz, “Igande Arratsaldeak Familian Euskaraz” ekimenaren barruan, ATIKUSen “Wendyren Zabua” antzezlana ikusi ahal izan genuen Irailaren 24an, Arespalditzan, Udalaren areto nagusian.
Antzezlana hazi nahi ez zuen ume baten historia izeneko obran oinarrituta dago. Hazi edo ez hazi, horixe da gakoa. Neskak eta mutilak elkarrekin hezteak abentura miragarria izan beharko lukete, Peter Panen eta Wendyren abenturaren parekoa. Mutiko bat eta neska bat, balantzaka Sekula Betiko herrialdean, bizitzan balantzaka, munduko edozein zokotako edozein ume bezala. Gizaki batentzat ez dago abentura hoberik beste gizaki batekin topatzea baino. Eta hori kolunpion gertatzen bada, askoz hobe!!..
Antzerkian eskualdeko ume batzuk parte hartu zuten aktore gisa, beraien antzezteko dohainak erakusteko aukera izanik. Aretoa lepo zegoen eta baita txiki geratu ere, giro ezin hobea, eta Aiarako umeentzat aukera paregabea antzerkia euskaraz ikusi ahal izateko.
Emanaldiaren ondoren, eta ohikoa zen bezala, askaria eta esku-lan tailerra haurrentzat. Oraingo honetan ikastolarako estutxea nola txukundu ikasi zuten.
No hay comentarios:
Publicar un comentario