2010/12/13
KOIKILI EMANALDIAZ. LUIAONDON 2010-12-10
Abenduaren 10ean, ostirala, arratsaldeko 7etan Athleticeko jokalaria den Koikili Lertxundi hurbildu zitzaigun Luioandora “Euskararen Bidean” izenburupean Aiaraldeko ume, gaztetxo eta helduekin euskaraz solasean aritzera. Kazetari baten laguntzaz, Koikilik eguneroko bizitzako hainbat esparrutan euskara erabiltzera animatu zituen Luiaondoko Sozialera hurbildu ziren guztiak. Bertaratu ziren ume eta gaztetxoek, batez ere, hainbat eta hainbat galdera egin zizkioten Koikiliri eta ordu beteko saioaren ondoren, hala nahi zutenek, Athleticeko jokalariak bere sinadurarekin dedikatu zien argazkia jaso zuten. Koikiliren euskarari buruzko mezua argia izan zen: denon artean lortu behar dugu euskarari geure eguneroko bizitzan tokia egitea.
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario