2011/04/20

KORRIKA 17. AIARAN


Goizeko seirak, dana ilun eta hotz handia, baina ETXAURREN IKASTOLAKO umeak, guraso eta irakasleria irrikitan geunden korrikako lekukoa itxaroten.

Zein emozioa!! 3 eta bost urteko gelako umeak ere korrika egiteko prest.

6:45etan argiek eta musikak heltzear dagoela abisatu gaituzte.

Lekukoa hartu,urduritasuna, irribarre handia, abiadura, euskal leloa, ohiuak, kanta, korrika, denok aurrera… “IKA IKA IKA KORRIKA!!!” “UMEAK ERE EUSKARAREN ALDE!!”.

Lekukoa ume batzuen eskutik pasa ondoren hurrengo kilometroa egin behar zietenei pasa zieten.

Beste urte bat euskararen aldeko korrika egin dugu. Gure herriak berreuskalduntzeko helburua lortzeko beste urratsa eman dugu eta euskal ospakizun eder honetan ere parte hartu dugu.

Ikastolara bueltatu pozik, ibiltzen, lasai, ekintza komentatzen. Eta amaitzeko HAU GOSARI ONA!!. DENOK BATERA, UMEAK, GURASO, IRAKASLEAK, LANGILEAK eta BESTE TALDEETAKO KIDEAK gosaltzeko elkartu gara, berrogeita hamar pertsona inguru, txokolatea, kafea, zumoak, gailetak etabarreko saria jaso dugu.

ZORIONAK ETXAURREN, EDERTO ANTOLATU DUZUN!
AUPA EUSKARA, GEURE HIZKUNTZA eta 2013an ere antzekorik antolatze prest


No hay comentarios:

Etxaurren Ikastolako dantzariak