Batez beste berrogeita hamabost gaztek hartzen dute parte Mendiko Lagunak-en Gazteentzako Mendi Eskolak antolatutako txango bakoitzean
Eskola Kiroleko irteerak egiten dira Arabako hainbat menditara.
115 haur eta gazte daude izena emanda Amurrioko Mendiko Lagunak Mendi Taldearen Gazteentzako Mendi Eskolan. Hirugarren urtea da ekimen hau aurrera eramaten dela Eskola Kirolaren barruan. 2010-2011 ikasturte honetako programazioari jarraituz, bederatzi eta hamasei urte bitarteko haur eta gazteek hamabi
irteera egingo dituzte Arabako hainbat menditara.
irteera egingo dituzte Arabako hainbat menditara.
Batez beste berrogeitahamabost gaztek gehienak bederatzieta hamabi urte bitartekoak hartzen dute parte txango bakoitzean.
Mendiko Lagunakeko zazpi mendizalek bideratzen dute kirol ekintza hau, eta begirale lanak egiten dituzte.
Kirol kanpaina honen helburuak dira natura- ingurunean moldatzen ikastea, naturaz gozatzea eta Arabako mendi enblematikoenak ezagutzea.
Bestalde, ikastetxe desberdinetako ikasleen arteko adiskidetasuna ere lantzen da.
Mendiko Lagunak Mendi Taldeak ekimen hau aurrera eramateko lankidetza hitzarmen bat du Arabako Mendi
Federazioarekin, Arabako Foru Aldundiarekin eta Amurrioko Aresketa Ikastola, Virgen Niña eta Lukas Rey ikastetxeekin eta Aiarako Etxaurren Ikastolarekin.
Ikasturte honetan zehar, urritik ekainera, hamabi txango egingo dira. Irteerak Ganalto, Peregaña eta Zaballa, Kapildui, Cantoblanco, Elorritxugane, San Kristobal eta San Justi, Nerbioiko Jauzia, Pinpil, Toloño, Repiko, San Tirso eta Pagonabarra mendietara izango dira. Altuerak 604 eta 1.334 metrobitartekoak dira.
No hay comentarios:
Publicar un comentario