2012/01/29

XII. ETXAURREN IKASTOLAKO KROSA



ZORIONAK KORRIKALARI GUZTIOI ERAKUTSI DUZUEN ZALETASUN HANDIAGATIK

Zorionak, bai, zorionak beste behin ere lasterketa handi bat egitea lortu dugulako guztion artean. Antolatzen egon diren gurasoek sekulako lana egin zuten, eta zelaietan hotz  zorrotzari aurre eginez korri egin zuten adin guztietako neska-mutilek ahalegin handia egin zutelako. Eta zorionak eta eskerrik asko epaileei eta soinu ekipoarekin etorritako teknikariei ere. Taldean antolatu, ospatu eta gozatu egiten dugun proba bat da gurea, eta txikikok handi egiten gaitu horrek. Aurten, parte hartze murritzagoa izan bagenuen ere, giro ederrean ospatu genuen eguna: goizean lasterketan eta txosnan, eguerdi partean gurasoen eta ikasleen bazkarian; eta arratsaldean, bazkal osteko solasaldian.
Krosa amaitu da, eta zapore goxoa utzi digu. Laster San Prudentzio jaiak helduko dira, eta zu ere gonbidatuta zaude, gurean lana eta jaia bat eginez ondo pasatzen dugulako.    





  

No hay comentarios:

Etxaurren Ikastolako dantzariak