2011/02/21

KROSS ETXAURREN XXI 150 PARTE HARTZAILE ETA GIRO EZIN HOBEA ETXAURREN IKASTOLAKO KROSEAN

Otsailaren 20an Etxaurren Ikastolako Krosaren edizio berri bat izan zen, eta ohikoa denez, parte hartzaile kopuru handia izateaz gain, giro ezin hobean ospatu zen kirol proba.
Guztira 150 korrikalarik hartu zuen parte, adin tarte ezberdinetan.Gure geletako txikiek ere zapatillak jantzi eta korrika egiteari ekin zioten kirolarekiko duten zaletasuna erakutsiz.
Tradizioa jarraituz, gurasoen elkarteak Arabako finala izan zen proba honen antolakuntzan jardun zuen buru belarri aurreko hilabeteetatik, eta emaitzak ezin hobeak izan ziren. Aurten, eguraldia lagun izan genuen, eta ehunka lagun bildu zen ikastolako inguruko zelaietan. Txosna ere zabaldu genuen giroa alaitzeko eta eguraldi txarra izatekotan aterpetxo bat izateko, eta eguerdi partean anaitasunezko bazkarian ikastolako gaurko eta atzoko ikasleek eta gurasoek elkarrekin gozatzeko aukera izan genuen.
Mila esker eta zorionak denoi, kirola bultzatu eta egun pasa ederra lortu dugulako beste behin ere.





No hay comentarios:

Etxaurren Ikastolako dantzariak