Pasa den igandean, otsailaren 13an, jokatu zen goizeko 11:30etan Etxaurren Ikastolako zelaian Arabako Txapelketaren alebin mailako partidua Etxaurren Ikastola H.T. eta Laudioko H.E.ren artean.
Beraien arteko aurreko partiduetan bi gararaipen eta berdinketa bat lortu ondoren, igandeko partiduan aiarakoak erraz lortu zuten garaipena, bost eta zeroko emaitza lortuz.
Lehenengo laurdenenan laudiokoak hobeto aritu ziren. Pilotaren jabeak izanda, aukera ugari izan zituzten, baina Etxaurren Ikastolako atera hurbildu arren, ez zuten golik lortu, Koldo Bergazek, Etxaurren Ikastolako atezainak, Maialen Solaunek, Jon Fonbellidak eta Julen Nacarinok egin zituzten jaurtiketa guztiak gelditu baitzituen.
Bigarren laurdenetik aurrera partidua aldatzen hasi zen. Jokaldi batean, laudiokoek pilota galdu zuten zelai erdian, eta Jon Garmillak eta Oier Zaldibarrek egindako jokaldiarekin Aitor Larrinagak egin zuen lehenengo gola (horrez gain, berak izan zen patiduko golegile nagusia eta bakarra, bostak egiten). Bigarren gola, laurdena bukatu baino lehen lortu zuten, horregatik lehenengo zatia bi eta zeroko emaitzarekin amaitu zen.
Hirugarren laurdenenan, laudiokoek ezin izan zuten aiarakoen erasoak gelditu, Peru Hernandok, Nerea Mendibilek eta Joseba Campok laudioko defentsan lan paregabea egina ere, Etxaurren Ikastolak beste bi gol sartu zuen laudioarren atean.
Azken laurdenean, laudiokoak golak lortzen saiatu ziren, baina Iker Arrazuria, bigarren aldiko atezaina, eta Urtzi Moral, defentsa, bikain aritu ziren Ion Fonbellidaren jaurtiketak eta Ander Pablos eta Galder Calaviaren jokaldiak gelditzeko. Horrela, zelai erdian galdutako beste pilota bat aprobetxatu zuten aiarakoak bostgarren gola lortzeko.
No hay comentarios:
Publicar un comentario